ZERBITZUAK · GIPUZKOA · ZURE ONDORA
Web diseinua, neurrirako aplikazioak, eguneroko zereginak eta karta digitala Gipuzkoan
Donostialdeko eta Gipuzkoako gainerako eskualdeetako dendekin, zerbitzuekin, tailerrekin, bulegoekin, langile autonomoekin eta ostalaritzarekin lan egiten dugu. Lau zerbitzu eta lan egiteko modu bakarra: aurrekontu itxia hasi aurretik, eta zuk gainean egon beharrik ez izatea.
WEBGUNEA
Web orrien diseinua Gipuzkoan
Webgune profesionalak dendentzat, zerbitzuentzat eta ostalaritzarentzat: azkarrak, mugikorrerako pentsatuak eta Googlen agertzeko prestatuak, norbaitek zure zonaldean egiten duzuna bilatzen duenean.
Zer barne hartzen duen
- Neurrira egindako diseinua zure markarekin, mugikorrerako lehenik.
- Testuak zure bezeroarentzat idatziak, behar dituzun hizkuntzetan.
- Googlerako prestaketa: tokiko SEOa eta Google Maps-eko fitxarekin lotura.
- Kontaktu zuzena: formularioa, WhatsApp botoia, erreserbak edo eskaerak, negozioaren arabera.
- Prestakuntza zuk zeuk eguneratu ahal izateko, eta mantentzea, ahaztu nahiago baduzu.
Zenbat kostatzen da webgune bat Gipuzkoan?
Tamainaren eta zure negozioak behar duenaren araberakoa da; horregatik, aurrekontu itxiarekin lan egiten dugu: hasi aurretik adosten dugu eta ez da aldatzen. Kontatu zure kasua eta 24 eta 48 ordu bitartean prezioa duen proposamena izango duzu.
Zenbat denbora behar da webgunea prest izateko?
Aurkezpen-webgune bat 2 eta 4 aste bitartean egon ohi da prest, zure edukiak ditugunetik. Erreserbak, eskaerak edo denda dituzten proiektuek gehixeago behar dute; epea itxita doa aurrekontuan.
Webgunea euskaraz eta gaztelaniaz egon daiteke?
Bai, eta hizkuntza gehiagotan ere, zure bezeriak eskatzen badu. Testuak hizkuntza bakoitzean lantzen dira, ez dira itzulpen automatikoak.
NEURRIRAKO APLIKAZIOAK
Zure enpresa, tresna bakarrean antolatuta
Kalkulu-orria, paperezko agenda eta WhatsApp taldeak motz geratzen direnean, zure enpresak behar duen tresna sortzen dugu: bezeroak, eskaerak, hitzorduak, stocka, aurrekontuak edo laneko parteak, dena toki berean. Zure neurrira egina, zuk lan egiten duzun bezala, eta zurea: erabiltzen ez dituzun funtzioengatik hileroko kuotarik gabe.
Nolakoa den zure sektorean
- Tailerra edo zerbitzu-enpresa: laneko parteak, bezeroari abisuak eta esku-hartze bakoitzaren kontrola, mugikorretik eta paperik gabe.
- Denda: bezeroak, eskaerak, hornitzaileak eta stocka toki bakarrean, gauza bera bi aldiz apuntatu gabe.
- Hitzordua behar duen negozioa: agenda, gogorarazpen automatikoak eta bezero bakoitzaren historia, dena batera.
- Enpresa txikia: aurrekontuak, bezeroen jarraipena eta lan bakoitzaren egoera, begiratu batean.
Zer irabazten duzun
- Informazioa lau tokitan bilatzeari uztea: dena batean dago.
- Gauzak behin bakarrik apuntatzea: akabo apunte bikoitzak eta eskuz kopiatzearen akatsak.
- Negozioa nola doan ikustea inori ezer eskatu gabe: zer sartzen den, zer falta den eta zer dagokizun gaur.
- Tresna zurekin haztea, zurea delako eta negozioak eskatzen duenean handitu daitekeelako.
Zer alde dago kudeaketa-programa bat erostearekin?
Programa generikoek beraiek nahi duten bezala lan egitera behartzen zaituzte, eta hilero ordaintzera erabiltzen ez dituzun funtzioengatik. Neurrirako tresna batek zure negozioak behar duena egiten du zehazki, zuk lan egiten duzun bezala funtzionatzen du, eta zurea da.
Oso garestia al da neurrirako aplikazio bat egitea?
Dirudiena baino gutxiago: garrantzitsuena konpontzen duen bertsio xume batetik hasten gara, aurrekontu itxiarekin hasi aurretik, eta tresna zurekin hazten da negozioak eskatzen badu.
Ez dakit zehazki zer behar dudan. Nondik hasten gara?
Gaur nola lan egiten duzun elkarrekin begiratzetik. 15 minututan argi geratu ohi da zer informazio erabiltzen duzun, non galtzen zaizun eta zer zati komeni den lehenengo konpontzea. Hortik ateratzen da proposamena, prezio itxiarekin.
Eta nire bezeroen datuak?
Zureak dira eta zurekin geratzen dira. Datuen babeserako araudia betez muntatzen dugu tresna, eta gauza bakoitza non gordeta dagoen azaltzen dizugu.
EGUNEROKOA
Eguneroko zereginak, beren kasa eginda
Aurrekontuak, mezuak, erreserbak, iruzkinei erantzunak, gogorarazpenak: astero denbora gehien kentzen dizun zeregina hartzen dugu, eta zure betiko tresnekin bere kabuz egiten hasten da.
Nola egiten dugun
- Zurekin aztertzen dugu zein zeregin errepikatzen duzun gehien eta zenbat denbora eramaten dizun.
- Muntatu eta zure benetako kasuekin probatzen dugu, ez adibideekin.
- Erabiltzen erakusten dizugu, eta entregatu ondoren ere eskura gaituzu.
Zer automatiza daiteke negozio txiki batean?
Dirudiena baino gehiago: Googleko iruzkinei erantzutea, aurrekontuak prestatzea, hitzorduak eta erreserbak baieztatzea, bezeroei abisuak bidaltzea, WhatsApp edo emailez iristen diren eskaerak antolatzea. Beti denbora gehien kentzen dizun zereginetik hasten gara.
Programa berriak erosi behar al ditut?
Normalean ez. Dagoeneko erabiltzen duzunaren gainean lan egiten dugu (emaila, WhatsApp, kalkulu-orriak, zure webgunea) eta zerbait berria gehitzen dugu benetan merezi duenean bakarrik.
KARTA DIGITALA
QR karta digitala taberna eta jatetxeentzat
Ostalaritzako lokala baduzu: karta beti eguneratuta bezeroaren mugikorrean. Platerak eta prezioak unean aldatzen dituzu, berriro inprimatu gabe, zure bezeroek behar dituzten hizkuntzetan. Egunero dabil Andoaingo eta Hernaniko lokaletan.
Zer barne hartzen duen
- Karta zure lokalaren diseinuarekin, behar dituzun hizkuntzetan: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa…
- QR kodeak prest mahaietarako, barrarako eta erakusleihorako.
- Alergenoen informazioa eta uneko eguneraketak.
- Aldaketak guk eginda, edo prestakuntza zuk egiteko, nahiago duzun bezala.
Zenbat kostatzen da QR karta digital bat?
Aurrekontu itxiarekin doa, kartaren tamainaren eta hizkuntzen arabera. Idatzi, pasa zure oraingo karta, eta prezioa eta epea esango dizkizugu; normalean egun gutxitan dago prest.
Zertan bereizten da QR menuen plataformetatik?
Ez dela kuota duen txantiloi bat: zure karta da, zure diseinuarekin eta zure hizkuntzekin, zure lokalera gerturatzen den hemengo estudio batek egina. Eta zerbait gaizki badoa, deitu eta konpondu egiten dugu.
Kontatu zure kasua
15 minutu, konpromisorik gabe: zure negozioak nola lan egiten duen kontatzen diguzu, eta zer egingo genukeen eta zein aurrekontu itxirekin esaten dizugu.
